fotoportada_08.jpg

Jarduerak

Urtea hautatu:

2016 |  2015 |  2014 |  2013 |  2012 |  2011 |  2010 |  2009 |  2008 |  2007 |  2006 |  2005 |  2004 |  2003 |  2002 |  2001 |  2000 |  1999 |  1998 |  1997 |  1996 |  1995


 

2016

PRESTAKUNTZA TAILERRA

"FILOSOFÍA DE CUENTO"
Elkarrizketa filosofikoa umeekin haur literaturatik abiatuta

Azaroaren 11an Ellen Duthie-k Nafarroako Liburutegian tailerra eman zuen.

 

Igo


 

2015

”LIBURUTEGIKO PAISAIAK” ARGAZKILARITZA ETA MIKROIPUINEN LEHIAKETAREN EMAITZAK, 2015EKO EKAINAREN 6A

ASNABIk, Nafarroako Liburuzainen Elkarteak, bere XX. Urteurrena ospatzen duela eta, elkarteak antolatutako argazkilaritza eta mikroipuinen “Liburutegiko paisaiak” lehiaketen epaimahaia bildu da, pertsona hauek osatzen dutelarik: Jesús Arana Palacios, Ana Urrutia Jubera, Beatriz Cantero Saiz, Iñaki Suso Espadas eta José Antonio Gómez Manrique (eta argazkilaritza modalitatean aholkulari lanetan argazkilariak diren José Luis Roig eta Luis Sainz). Bi modalitatetan aurkeztutako lanak aztertzen ibili eta gero, argazkilaritzako lehendabiziko saria IZENBURURIK GABE izenburua duen Iban Aguinaga Suberviolaren lanari ematea ebatzi du; bigarren saria IZENBURURIK GABE izenburua duen Eduardo Goikoa Palaciosentzat izanen da eta hirugarrena berriz, TIEMPO PARA EL SILENCIO izenburupeko Javier Bengoechea Espinosaren lanari egokitu zaio.


EKAINAK 6, LIBURU AZOKA

EGITARAUA :
  • 12:00 Jardunaldiaren irekiera ASNABIko lehendakaria den Asun Maestroren eskutik. Omenaldia liburu-saltzaileei.

  • 12:20 Mikroipuin eta argazkilaritza lehiaketen epaitza.

  • 13.00 Trokoloren emanaldia (liburutegietan pasatutako istorioei buruzko ikuskizun komikoa).

  • 13:45 Bermuta.

  • 14:30 Bazkaria Katakraken.


ARGAZKILARITZA ETA MIKROIPUINEN LEHIAKETA

ASNABIren 20 urteurrena

MIKROIPUINEN LEHIAKETA

Lehiaketa hurrengo oinarrien arabera arautuko da:

  1. Ipuinen gaia liburutegiaizanen da. Ez da gutxieneko luzerarik egonen baino gehienez ere 250 hitzizanen ditu, izenburuaz gain.

  2. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru mikroipuin aurkezten ahalko ditu, sekula argitaratu gabekoak, proposatutako gaiarekin lotura izanen dutenak eta aldez aurretik bertze lehiaketa batean sarituak izan ez direnak.

  3. Deialdia 2015eko apirilaren 23tik aurrera (Liburuaren Eguna) irekita gelditzen da eta 2015eko maiatzaren 22an itxiko da, bi egunak barne. Epez kanpoko lanik ez da onartuko. Originalak ASNABIren hurrengo posta elektronikora bidaliko dira: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..

  4. Atxikitako dokumentu batean egilearen datu pertsonalak gehituko dira: izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.

  5. ASNABIk aldez aurreko irakurketa batzorde bat izendatuko du, honek 10 lan finalistak aukeratu ditzan. Gero lan finalisten artean epaimahaiak erabakiko du. Finalista bezala aukeratuko diren lan kopurua handiagoa izaten ahalko da irakurketa batzordeak lanen kalitatea dela eta horrela beharrezkotzat joz gero.

  6. Epaimahia TK aldizkariaren erredaktore-taldearen kideez edo ASNABIren Zuzendaritza Batzordeko kideez osatuta egonen da.

  7. Sariak 300, 200 eta 150 eurokoak izanen dira, epaimahaiaren iritzizko hiru lan onenetzat.

  8. Hiru kontakizun sarituez gain, ASNABIk aurkeztutako lan onenak TK aldizkarian argitaratuko ditu, honek parte hartzailearentzat dirusaririk ekarriko ez duenean.

  9. Epaimahaiaren epaia ekainaren 6an jakinaraziko da, Iruñeko Liburu Azokarekin bat eginez; inapelablea izanen da eta saria hutsik geratzeko aukera egonen da.

  10. ASNABIren I. Mikroipuinen Lehiaketan parte hartzeak bere oinarri guztien onarpena dakar.

ARGAZKILARITZA LEHIAKETA

Lehiaketa hurrengo oinarrien arabera arautuko da:

  1. Argazkien gaia Nafarroako liburutegiakizanen dira

  2. Argazkiak 20 x 30 cm-ko argazki paperean aurkeztuko dira. Txuri-beltzean izateko aukera dago. Gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira.

  3. Atxikitako dokumentu batean egilearen datuak gehituko dira: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

  4. Argazkiak Barañaingo Liburutegi Publikoan eskura edo ohiko postaren bitartez aukezteko aukera egonen da (Lur Gorri 12-14. 31010 Barañain).

  5. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkezten ahalko ditu, sekula argitaratu gabekoak, proposatutako gaiarekin lotura izanen dutenak eta aldez aurretik bertze lehiaketa batean sarituak izan ez direnak.

  6. Deialdia 2015eko apirilaren 23tik aurrera (Liburuaren Eguna) irekita gelditzen da eta 2015eko maiatzaren 22an itxiko da, bi egunak barne. Epez kanpoko lanik ez da onartuko.

  7. ASNABIk aldez aurreko hautaketa bartzorde bat izendatuko du, honek 10 argazki finalistak aukeratu ditzan, gero epaimahaiak aun gainean lan egiteko. Argazki finalisten kopurua handitzeko aukera egonen da, batzordeak lanen kalitatea dela eta beharrezkotzat joz gero.

  8. Epaimahaia argazkilari profesionalez osatuta egonen da, TK aldizkariko erredaktore-taldeko kideez gain edo ASNABIko Zuzendaritza Batzordeko norbaitez gain.

  9. Hiru sari egonen dira 300, 200 eta 150 eurokoak, epaimahaiaren iritzizko hiru lan onenentzat.

  10. Hiru argazki sarituez gain, ASNABIk lehiaketara aurkeztutako lan onenak TK aldizkarian argitaratuko ditu, horrek parte hartzailearentzat dirusaririk ekarri gabe eta egileen onespena aldez aurretik edukiz.

  11. Epaimahaiaren epaia ekainaren 6an jakinaraziko da, Iruñeko Liburuaren Azokarekin bat eginez; apelaezina izanen da eta saria hutsik geratzeko aukera egonen da.

  12. ASNABIren I. Argazkilaritza Lehiaketan parte hartzeak bere oinarri guztien onarpena dakar.

Igo


 

2014

ANTZERKIA NAFARROAN: IKUSMIRAK ETA ERRONKAK

TK aldizkariak antolatutako mahai-ingurua

  • Parte hartzaileak: Javier Pérez Eguaras, Belén Otxotorena, Marisa Serrano, José Mari Asín y Patxi Larrea
  • Eguna: 2014ko irailak 9
  • Ordua: 17:00h
  • Tokia: Barañaingo Liburutegi Publikoa

Igo


 

2013

25. TKren AURKEZPENA

Musikari eskainitako 25. TKren aurkezpena

Martxoaren 24an, astelehena, 11:30tan, 25. TKren aurkezpena Musikaren Hiriaren gela berezi batean eginen da; halaber, Musikologia Sailaren hitzaldi bat eta Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako Big Band taldearen kontzertu bat entzuteko aukera izanen dugu.

TK 25: http://asnabi.datamina.net/revista-tk/revista-tk-25
Nafarroako Goi Mailako Musika Eskola: http://csmn.educacion.navarra.es/

Facebooken: https://www.facebook.com/events/1399405900325778/

Igo


 

2012

  • OTSAILA
    • 22-23 Diario de Noticias eta Diario de Navarran lehendakariak idatzitako eskutitza agertu da: "Recortes y bibliotecas públicas".
    • 24 Lehendakariaren bilera José Manuel Santanarekin, Hezkuntza Saileko Gaztelania Hizkuntzako atal burua, eskola liburutegien inguruan egin nahi den elkarlanari buruz solasteko.
  • MARTXOA
    • 24 ASNABIren Zuzendaritza Batzordearen bilera.
  • APIRILA
    • 09 Idazkaria eta kidea den Eva Blanco eta lehendakariaren bilera NaBaieko parlamentaria den Patxi Leuzarekin, Nafarroako Liburutegiaren zerbitzuen pribatizazioaren harira.
    • 16  Lehendakariaren parte hartzea Euskadi Irratiko Faktoria saioko liburuzainen solasaldi batean a "Krisi garaian, liburutegiak bete beteta"
 

Igo


 

2011

  • OTSAILA

    • 21 Bilera Yolanda Barcinarekin (Iruñeko alkatea) udal kulturarekin erlazionatutako gaiak lantzeko.
    • 26 ASNABIren Ohiko Batzar Orokorra.
  • MARTXOA

    • 01 Bertaratzea Nafarroako Liburutegiaren inauguraziora.
    • 08 Bilera Iruñeko Alde Zaharreko kolektiboarekin etorkizuneko Iruñeko San Frantzisko plazako Liburutegiaren gaia lantzeko.
    • 15 Topaketa Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunen elkartearekin, “Liburutegi duin baten aldeko manifestua” osatu aurretik.
    • 21 Parte hartzea aipatutako manifestuan eta ASNABIren jarreraren justifikazioa.
    • 28 Ikastaroa: Interneten dauden bilaketa aurreratuak erabiltzeko teknikak: bilatzaileak eta 2.0 web-ak erabiliz onura profesionalak lortzeko era.
  • MAIATZA
    • 25-27 XII Jornadas FESABID 2011-XVI Jornadas Bibliotecarias de Andalucía.
  • EKAINA
    • 04 ASNABIren Zuzendaritza Batzordearen bilera.
  • IRAILA
    • 17 ASNABIren Zuzendaritza Batzordearen bilera.
  • URRIA
    • 01 Liburuzain eta Dokumentalisten Elkargoari buruzko jardunaldi informatiboa.
    • 04 Bertaratzea Madrilen ospatutako LIBER 2011n.
    • 29 “Liburutegiaren Nazioarteko Eguna”-ren ospakizuna Civicango Entzunaretoan, “Ojalá Cantautores de Navarra”-ren eskutik.
  • AZAROA
    • 05 Jai giroko eguna Elizondon.
    • 24 Bilera Liburutegien Zerbitzuko burua den Fermín Guillormerekin.
  • ABENDUA
    • TK aldizkariaren 23. zenbakiaren plazaratzea.

Igo


 

2010

  • OTSAILA
    • 27 ASNABIren Ohiko Batzar Orokorra.
  • MARTXOA
    • 07 ASNABIren Zuzendaritza Batzordearen bilera.
  • APIRILA
    • 21 Bilera Liburutegien Zerbitzuko burua den Fermín Guillormerekin.
    • 21 Elkarrizketa Román Felonesekin (PSN-PSOE).
    • 27 Elkarrizketa Ana Figuerasekin (IUN).
  • MAIATZA
    • 22 ASNABIren Zuzendaritza Batzordearen bilera.
    • 24 Elkarrizketa Patxi Telletxearekin (NaBai).
  • EKAINA
    • 08 Bilera Kultura eta Turismo Kontseilaria den Juan Ramón Corpas Mauleónekin.
    • 17 Elkarrizketa Reyes Carmonarekin (UPN).
    • 22 Lan saioa Nafarroako Parlamentuan Kultura, Turismo eta Hezkuntza Batzordeen aurrean.
  • IRAILA
    • 18 ASNABIren Zuzendaritza Batzordearen bilera
  • URRIA
    • 01 ASNABI Bartzelonan egindako LIBER eta FESABIDen egon da.
    • 14 Elkarrizketa Fermín Guilloremerekin liburutegien egungo gaiei buruz solasteko.
    • 22 ALDEErekin batera egindako ikastaroa: “E-books, e-readers” (Gasteiz).
  • AZAROA
    • 15 Izquierda Unida de Navarrako (IUN) Ana Figueras parlamentariarekin bilera.
    • 16PSN-PSOEko Román Felonesekin bilera.
    • 20 Jai giroko eguna Fiteron.
  • ABENDUA
    • 27 Elkarrizketa Fermín Guilloremerekin liburutegien egungo gaiei buruz solasteko.
    • TK aldizkariaren 22. zenbakiaren plazaratzea.

Igo


 

2009

Igo


 

2008

Igo


 

2007

Igo


 

2006

Igo


 

2005

Igo


 

2004

Igo


 

2003

Igo


 

2002

Igo


 

2001

Igo


 

2000

Igo


 

1999

Igo


 

1998

Igo


 

1997

Igo


 

1996

Igo


 

1995

Igo

Harremanetarako datuak

Asociación Navarra de Bibliotecarias y Bibliotecarios 
Nafarroako Liburuzainen Elkartea

Posta-kutxa 347
31080 Iruña-Pamplona 
Tlf. 678 399 527 • emaila: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
">Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


» Ohar legala
» Kode deontologikoa 

Bazkideen txokoa

Lotura interesgarriak

Sare sozialak

logo ALDEE


fesabid

Asnabi en twitter Asnabi en facebook