fotoportada_09.jpg

Nafarroako liburutegiak


Ver Bibliotecas 2.0 Navarra en un mapa más grande

Liburutegi publikoak

Nafarroan “liburutegi publikoak” Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituen herri eta auzo liburutegiei deitzen zaie. Herri edo hiri bakoitzeko udalarekin hitzarmena sinatuta izaten dute, entitate bakoitzak hartuko dituen ardurak adosteko, baina titulartasuna beti ere Nafarroako Gobernuarena izanen da.

Nafarroako Liburutegiarekin eta zenbait liburutegi espezializaturekin batera Nafarroako Liburutegien Sarea osatzen dute.

Udal liburutegiak

Liburutegi hauek, nahiz eta herri edo auzo liburutegiak izan, ez ditu Nafarroako Gobernuak kudeatzen, herri edo hiri bakoitzeko udalak baizik. Ez daude beraz Nafarroako Liburutegien Sarean eta horrek biziraupena zaildu egiten die.

20 baino gutxiago daude egoera hontan, lurralde osoan zehar banaturik baita.

Eskola liburutegiak

Nafarroako eskola liburutegiak dira egoera kaxkarrenak pairatzen dituztenak. Garai batean Nafarroako Gobernuak “Blitz, liburutegiko sagua” liburu bilduma argitaratu zuen eskola liburutegiak kudeatzen ikasteko jakintzak bilduz. Arras material ona izan zen eta eskola eta ikastetxe guztietako liburutegietara banatu zuten, baina hala ere ez zuten inoiz eskola liburuzainik jarri.

Gaur egun ere liburuzainik gabeko liburutegiak dira Nafarroako eskola liburutegiak. Kasu gehienetan irakasleren bat arduratzen da bere kudeaketaz baina normalean inongo baliabiderik izan gabe.

Nafarroan egindako “Liburutegien balioa: Nafarroako Foru Komunitateko liburutegien eragin sozioekonomikoari buruzko ikerlana”-n ezin izan zituzten eskola liburutegiak aztertu Hezkuntza Departamentuan ez dagoelako haien inguruko daturik (nola hartzen duten parte eskolako proiektu pedagogikoaren baitan, ikasle eta irakasleei eskaintzen dizkieten zerbitzuak, erabilpen maila, funtsaren eta kultur-jardueren gaineko datuak…).

Momentuz horrela gaude, baina aldatzen saiatuko gara beti, eskola liburutegi duinen alde ahal dena eginez.

Liburutegi unibertsitarioak

Nafarroan hiru liburutegi unibertsitario daude ikasle, irakasle eta ikertzaileei ikasketetan zehar eta ikerkutzarako beharrezkoak dituzten materialak eskaintzen dizkietenak (gradu eta master amaierako lanak, tesiak...):

Liburutegi espezializatuak

Liburutegi espezializatuak behar profesional konkretu batzuei erantzuteko diseinatuak daude. Azaroak 19ko 32/2002 Foru Legediaren arabera Nafarroako Liburutegi Sistemaren parte dira, sarreraren onarpena Kulturako Zuzendari Nagusiak ematen duelarik.

Harremanetarako datuak

Asociación Navarra de Bibliotecarias y Bibliotecarios 
Nafarroako Liburuzainen Elkartea

Posta-kutxa 347
31080 Iruña-Pamplona 
Tlf. 678 399 527 • emaila: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
">Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


» Ohar legala
» Kode deontologikoa 

Bazkideen txokoa

Lotura interesgarriak

Sare sozialak

logo ALDEE


fesabid

Asnabi en twitter Asnabi en facebook