fotoportada_01.jpg

TK aldizkaria

Nafarroako Liburuzainen Elkartearen egitasmorik jarraiena, bereziki zaindua eta landua izan dena, TK aldizkaria da. 1996 urteaz geroztik argitaratzen da, hasiera batean seihilero kaleratzen zen arren, azken urteetan urtean behin egiten da.

Elkarteak argitalpen honen bidez lortu nahi dituen helburuak hauek dira:

  1. Kideen arteko eta, orokorrean, liburutegietako eta esparru berekoak diren artxibo, dokumentazio, etabarretako profesionalen ideien hartu-emanen tokia izatea.
  2. Gaur egungo gizarte honetan liburutegien zeregina zehazten lagunduko duen oinarri teorikoa ematea.
  3. Gure aukerak kontutan izanik, liburutegi eta liburuzainei eragiten dieten nazioarteko eztabaidaetan parte-hartzea ahalbidetzea.
  4. Bertze erkidegoetako liburuzainei, Nafarroako liburuzainen pentsaeren eta jardueren berri ematea.
  5. Politikariei eta orokorrean erakunde publikoetako kudeatzaileei, profesional bezala Nafarroako liburutegien sistema hobetzeko ikusten ditugun aukerak eta ideiak helaraztea.