fotoportada_09.jpg

Hasiera

Asociación Navarra de Bibliotecarias y Bibliotecarios - Nafarroako Liburuzainen Elkartea (ASNABI), liburuzainak garen ia ehun bazkidek osatzen dugu gaur egun eta Nafarroako liburutegi publiko, udal liburutegi, liburutegi unibertsitario eta liburutegi espezializatuetan garatzen dugu gure lan profesionala. Hala ere, edozein liburuzainen, liburutegiren (baita eskola liburutegien ere) edo bibliotekonomiarekin lotutako gaien beharrei erantzuten saiatzen gara.

Bortz bazkidek osatutako Zuzendaritza Batzordea arduratzen da elkartearen kudeaketa teknikoaz, eta komisioen eta lantaldeen bidez garatzen dira gainontzeko jarduerak.

ASNABIren komisioak:

Elkartea guztion artean mantentzen dugu, eta, beraz, pertsona bakoitzaren motibazioaren eta intereseko gaien arabera lankidetzan jardun ahal izateko komisioetan lan egitea da asmoa.

Interes bera duten bizpahiru pertsona elkartzen diren bakoitzean, pertsonalki motibatzen dituen eta liburutegietako profesional guztientzat onuragarria izan daitekeen gai hori landu ahal izanen dute.

Komisio bakoitzak erabakiko ditu bere helburuak, lan-metodoak eta egin nahi duena egiteko ezartzen dituen epeak.

Guztion artean elkarte parte-hartzaile eta dinamikoa egiten ahal dugu, ez bakarrik barne mailan, baita kanpora begira ere.

Horregatik espero dugu, ahal den neurrian, zu ere komisioren bateko kide izatea eta ASNABIn egiten dugun eta ordezkatzen dugun lana denendako errazago egiten laguntzea.

Edozein zalantzetarako, dudarik gabe Zuzendaritza Batzordearekin harremanetan paratzen ahal zara, posta elektronikoaren bitartez.

Animatu eta EMAN IZENA HEMEN!

KOMISIOAK

- TK: Komisio honek ASNABIn zaharrena den proiektua aurrera aterako du, TK aldizkariarena. Bertan parte hartu nahi baduzu, ez izan dudarik, batu zaitez! Zure beharra daukate!

- IKTak: Sare sozialak gustoko dituzu eta ASNABIren berriak zabaltzean lagundu nahiko zenuke? Orduan, hau da zure komisioa!

- Prestakuntza: Etengabeko prestakuntza eta birziklatzea nahitaezkoak dira edozein lanbidetan, baita gurean ere. Hortaz, ASNABIk prestakuntza plan bat eskaini nahi die bere kideei, edo bertze erakunde batzuekin formakuntza hitzarmenak sortu. Honetan lan egitea erakargarria egiten bazaizu, hementxe duzu aukera!

- Lanbidearen profesionalizazioa: Gure lanbidea zein den gure ingurukoei erakutsi. Azaldu enpresei zergatik den onuragarria haientzat beren langileen artean informazio-kudeatzaile bat edukitzea, eta horren bidez bultzatu langile-profil honen garrantzia Nafarroako enpresetan. Lan-poltsa bat sortzea eta zabaltzea ere komisio honen eginbeharretako bat izan daiteke, eta enpresek profesionalak behar dutenetan, elkartera jotzeko aukera ematea.

- Wikipedia: Informazioaren profesionalak garen aldetik, gure kideetako batzuk badaude jada gaur egun hain erabilia den informazio iturri honetan hobekuntza lanak egiten, bertze erakunde batzuekin elkarlanean. Zer iduritzen gainera ASNABItik lantzen badugu?

- Eskola liburutegiak: Jakinik gure eskoletan ez dagoela eskola liburuzainendako lanposturik, ASNABIk gaia landu nahi du eta adar honekin lotura daukaten erakunde eta irakasleei informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaini. Denen artean bidea eginez!

- Udal liburutegiak: Nafarroan gutxi dira, baina ez daukate horregatik garrantzia gutxiagorik! Liburutegi hauentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzeko komisio bat sortzen bada, uste dugu ASNABIk aunitz laguntzen ahalko dituela.

- Liburutegi unibertsitarioak: Betidanik egon dira ASNABIn mota honetako liburutegietako kideak, eta, adiz, gutxitan nabaritu izan dugu beraien presentzia ASNABIn. Garrantzitsua da elkartearentzat zuen ekarpena jasotzea beraz, zuen tokia hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

- Liburutegi espezializatuak: Garrantzitsuak baita espezializatuak, daukaten aniztasunarengatik talde bakarrean elkartzea zaila bada ere. Kolektibo honetako parte bazara, animatu elkartean hitza izatera eta eman izena liburutegi espezializatuen komisio honetan.

- Liburutegi publikoak: Gustatuko litzaiguke nola ez orain arte elkartean ikusgarritasun gehien izan duten liburutegi publikoek ere beren lekua izaten jarraitzea. Gogotsu al zaude komisio honetan izena eman eta orain arteko lanari jarraipena emateko?

- Soziala: Dena ez da lana izanen, baina, eta, horregatik, topaketa informalak ere antolatu nahiko genituzke, ASNABIko kideak elkartu eta sinergiak sortzeko.